Sam Ryder | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Maldon, 1989ko ekainaren 25a (35 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | St John Payne Catholic School, Chelmsford (en) Colchester Institute (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea eta Interneteko ospetsua |
Parte-hartzailea
| |
Influentziak | David Bowie, Elton John, Queen eta Lordi |
Genero artistikoa | pop musika alternative music (en) rock glam metal (en) hard rock pop rock Indie popa |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
Diskoetxea | Parlophone (en) |
sam-ryder.com | |
Sam Ryder (Maldon, Essex, Ingalaterra, 1989ko ekainaren 25a) ingeles egile-abeslaria da. TikTok sare sozialean egin zen ospetsu; COVID-19 pandemiaren lehen konfinamendu garaian bertsioak igotzen hasi zen eta britainiar artista jarraituena bilakatu zen plataforma honetan.[1] Erresuma Batua ordezkatu zuen 2022ko Eurovision Abesti Lehiaketan eta bigarren postua lortu zuen "Space Man" kantarekin, epaimahai profesionalen gustokoena izanik. Abesti honekin, bigarren postuan sailkatu zen britainiar single zerrenda ofizialean.[2] Urte berean kaleratu zuen bere lehen albuma, There's Nothing but Space, Man! deiturikoa, eta honekin britainiar album zerrendaren buru sailkatu zen.[3]